Oderitz

15

Jan

Oderitz


Oderitz, Larraun bailaran dagoen herri bat da. Iruñaldeko merindadeari dagokio eta Larrazpil (1.603) mendiaren magalean eta Akier (1.119) mendia aurrean ditu.

46 biztanle ditu eta bertan, zonaldeko aspaldiko arkitekturaren adibide diren baserri batzuk daude: Goikoetxea, Etxatoa eta Juangonea, besteak beste, guztiek fatxadan, armarria mantentzen dutelarik. Beste interes gune bat, Erdi Aroko San Lorenzo eliza da, 1200. urtekoa, bertan, argi ikus daiteke erromanikotik gotikorako trantsizioa.

Compártelo